Albisteak

Sticker lehiaketa DBHko ikasleentzat

Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak Ikastolako eta Institutuko Euskara Batzordeak dinamizatzen ditu, eta beste hainbat ekintzen artean, sticker lehiaketa antolatu dugu. Maiatzaren 9a izango da parte hartzeko azken eguna.

Nerabeen artean euskara sustatzeko ekintzen barruan, Ikastolako eta Insitituko DBHko Euskara Batzordeetan eragiten dihardu Atxutxiamaikak, eta hainbat ekimen egin ditugu ikasturtean zehar. Horien artean,sticker lehiaketa antolatu duguikastetxeekin elkarlanean, eta Elgoibarko Udalaren babesarekin.

Lehiaketaren helburua da ikus-entzunezkoetan erabiltzeko moduko euskarazko edukia sortzea. Edozein gairi buruzko stickerrak sortu daitezke, baina euskarazkoak izan beharko dira. Parte hartzaileek stickerra emailez bidali beharko dute aisialdia@elgoibarkoizarra.eus helbidera, Word edota PDF formatuan. Irabazleak 60 euro jasoko ditu eta bigarrenak, 40 euro. Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 9a izango da.

Informazio guztia, hemen.

JOLASAREN ASTEA

Zer da jolasaren astea?

Atxutxiamaika, Udal Ludotekak eta Udal Gaztelekuak antolatzen dugu ekimen hau eta herriko hainbat eragilerekin elkarlanean jarduten dugu: Eskola Kirola, Zubi Ondo xake elkartea, Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskola, Lanbide Heziketa, San Lazaro zaharren egoitza eta Egur Arte Tailerra, besteak beste. Helburua herritarrei jolasak duen garrantzia helaraztea izateaz gain, herritarrei sormenezko zenbait baliabide eskuragarri jartzea ere bada ekimen honen funtsa. Izan ere, arrazoi ezberdinengatik eskola orduz kanpoko ekintzetan sarbiderik ez duten edota aukeratzen ez dituzten saioak kalera ateratzen ditugu eta herritar guztien eskura jartzen ditugu.

Horrez gain, eta gure egitasmoaren helburuetako bat den Haurren Hiriaren korronteari jarraituz, kaleak okupatzeari eta sorkuntza-espazioak sortzeari bide ematen die jolasaren asteak.

Familiekin lanketa egiteko ere oso baliagarria zaigu, izan ere, familia ezberdinen topagune bihurtzen baitira aste honetako zenbait ekimen. Horrez gain, gurasoek umeekin euskaraz aritzeko eta gainontzeko familiekin harremanak sortzeko aukera ere eskaintzen die ekimen honek.

 

ZER EGINGO DUGU

0-5 URTEAK 5-12 URTEAK 12-18 URTEAK GEOCACHING

GURE NATURA EZAGUTZEN

SORTU DUGU 2024KO PROGRAMA

Elgoibarko Baso Biziak elkarteak, Morkaiko Mendizaleen elkarteak eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak beste zenbait herritarrekin batera urteko programa honetan bat egin dugu elgoibartarren artean naturarekiko zaletasuna sustatu eta Elgoibarko nahiz inguruetako natura-ezagutza areagotzeko helburuarekin. Ekintza bakoitzaren zehaztasunak data gerturatu ahala zabalduko ditugu.

Baso Biziak Elgoibarko programa