Kiribilduz

Helburua

Familietan euskararen transmisioaren garrantziaz kontzientziatzea du helburu nagusi proiektuak eta horretarako, Elgoibarko familietan euskararen aldeko jarrera eta maitasuna sustatzen da, guraso eta seme-alaben arteko ekintzak euskaraz antolatuz eta euskarazko bizipen positiboak, erreferenteak, baliabideak eta espazio euskaldunak eskainiz.

Zer eskaintzen dugu?

Familia-planak: familien artean bizipen positiboak, euskaraz, bizitzeko aukera ematen duten irteerak antolatzea da gure nahia. Izan ere, emozio positiboak eragiten dizkiguten jokabideak errepikatzeko joera dugu, beraz, euskara ondo pasatzearekin lotzen badugu, euskararen erabilera areagotu daitekeela ondoriozta daiteke. Sozializazio horretan ere, bestelako helburuak landu daitezke; elkarbizitza, kidetasuna, besteak beste.

Tailerrak: bertaratzen diren familia nukleoen arteko harremanari, eta familia ezberdinetako kideen arteko harremanari (umeen arteko eta gurasoen arteko harremana) sustatuko duten tailerrak egitea hobetsiko da. Era berean, positiboak izango diren bizipenak izateko helburua izango duten tailerrak eskaintzea garrantzitsua izango da, izan ere, euskara emozio positiboekin lotzea oinarrizkoa baita hizkuntzarekiko atxikimendua lortzeko.

Kale ekintzak:

Kalean, gidatu gabe eta giro informalean familien artean egoteko

aproposak izaten dira hauek: erromeria familian, adibidez.